9 Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ezereztuko ditut zure zaldiak,eta guda-gurdiak suntsituko.
10 Ezereztuko ditutzure lurraldeko hiriak,eta zure gotorleku guztiakerraustuko.
11 Kenduko dizkizut eskuetatikaztikeria guztiak,eta aztirik ez duzuaurrerantzean izango.
12 Ezereztuko ditutzure idolo eta zutarri sakratuaketa zure eskulanen aurreanez zara gehiago ahuspeztuko.
13 Erauziko ditutzure zutoin sakratuak,eta zure hiriak erraustuko.
14 Haserre-suminez mendekatuko naizesana egin ez didaten nazioez».