10 Lurrean eserita, isilik daude Sion hiri ederreko zaharrak,beren buruetara hautsa bota eta dolu-jantziaz estalirik.Jerusalemgo neskatxak burumakur dabiltza.
11 Begiak erreak ditut negarrez, barrua irakiten, bihotza eroria,nire herriaren hondamendia dela eta,haurrak eta bularrekoak hiriko kaleetan ahulduak daudelako.
12 Amari galdezka ari dira: «Non dira garia eta ardoa?»Zauriturik bezala erortzen dira hiriko kaleetan,amaren altzoan azken arnasa emanez.
13 Zer esango nizuke, zerekin konparatuko zaitut?Antzekorik zer aipatuko dizut,Sion neskatxa eder horri, kontsola zaitezen?Itsasoa bezain handia da zure hondamendia: nork sendatu zu?
14 Zeure profetek ez dizute agertumezu gezurrezko eta hutsala besterik.Ez zuten zure gaiztakeria agerian ipini,hala zure zoria aldatzeko.Gezurrezko eta lilurazko mezua besterik ez dizute agertu.
15 Bidean doazen guztiek txalo jotzen dizute isekaz;txistuka eta buruaz keinuka ari zaizkioJerusalem hiri ederrari isekaz:«Hauxe dugu, beraz, edertasun beteko,lur guztiaren pozbide omen zen hiria!»
16 Etsai guztiak isekaz ari zaizkizu,txistuka eta hortzak erakutsiz,eta diote: «Irentsi dugu!Hona, bada, hainbeste itxarondako eguna!Hemen dugu, ikusi dugu halako batean!»