3 Hauts egin ditu bere haserre bizian Israelen indar guztiak.Etsaia iristean, atzean gorde du eskua.Sua piztu du bere herrian, inguru guztiak irentsiz.
4 Etsaia bailitzan,eskuina sendo ezarriz tenkatu du uztaia.Arerioa bailitzan hil digu xarmangarri zitzaigun guztia.Sua bezala isuri du bere haserrea Sion hiri ederraren etxolategira.
5 Etsai gisa jokatu du Jaunak: Israel desegin du,haren jauretxeak desegin, haren gotorlekuak ezereztu.Atsekabea eta nahigabea ugaldu dizkio Juda lurralde ederrari.
6 Baratzeko hesia bezala bota ditu haren harresiak,haren batzarlekua xehatu.Jaiegunak eta larunbata ahaztarazi ditu Jaunak Sionen.Errege-apaizak gaitzetsi ditu haserrearen haserrez.
7 Jaunak higuin izan dio bere aldareari,gorroto bere santutegiari.Etsaiaren eskuetan utzi ditu hiriko dorretxeak.Garrasika ari dira Jaunaren etxean, jai-batzarretan bezala.
8 Sion hiri ederreko harresia desegitea erabaki du Jaunak:ez dio hondatzeari utziko, harik eta dena berdindu arte.Doluz estali ditu dorre eta harresiak,denak batera amildu dira.
9 Lur jo dute hiriko ateek, hauts egin ditu hango morroiloak.Haren errege eta buruzagiak jentilen eskuetan daude.Ez da Jainkoaren legerik irakasten;profetek berek ere ez duteJainkoarengandiko agerpenik jasotzen.