6 Beude zabalik zure begiak eta adi zure belarriak zerbitzari honen otoitzera, gau eta egun ari bainaiz zure zerbitzari israeldarren alde otoitzean. Aitortzen ditut israeldarrok zure aurka egin ditugun bekatuak: bai, ni neu eta nire aitaren senitartea ere bekatari gara.
7 Benetan, oso gaizki jokatu dugu zurekin, ez baititugu bete zure zerbitzari Moisesi eman zenizkion agindu, lege eta erabakiak.
8 Hala ere, gogora ezazu zeure zerbitzari Moisesi esan zeniona: “Nirekin zintzo jokatzen ez baduzue, atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaituztet.
9 Baina niregana itzultzen bazarete eta nire aginduak gorde eta betetzen badituzue, zeruko azken muturreraino jaurtiko bazintuztete ere, bildu egingo zintuzketet eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratu dudan tokira ekarriko”.
10 Zeure zerbitzari eta zeure herri dituzu israeldarrak, zeure ahalmen handiz eta esku bizkorrez askatuak.
11 Jauna, beude adi zure belarriak nire eta zure zerbitzari guztien otoitzera. Leial izan nahi genuke zurekin. Lagundu zure zerbitzari honen asmoak ongi atera daitezen, eta erregeak onginahiz har nazan».Erregearen edari-emaile nintzen ni orduan.