38 Beste abestaldea, berriz, ni neu eta buruzagien erdiak atzetik gintuztela, ezkerraldera joan zen harresi gainean, Labeen dorre ondotik harresi zabaleraino;
39 gero, Efraimen atea, Jexanaren atea, Arraien atea, Ananeelen dorrea eta Ehunen dorrea iragan genituen Ardien ateraino, eta Presondegiaren atean gelditu ginen.
40 Bi abestaldeak Jainkoaren etxe aurrean gelditu ziren, baita ni eta lagun nituen agintarien erdiak ere.
41 Han ziren apaizak ere beren turutekin: Eliakim, Maaseias, Miniamin, Mikaias, Elioenai, Zakarias eta Hananias.
42 Baita besteok ere: Maaseias, Xemaias, Eleazar, Uzi, Johanan, Malkias, Elam eta Ezer. Kantariek abesti-saioa egin zuten, Izrahias zuzendari zutela.
43 Egun hartan sakrifizio handiak eskaini ziren eta jai ederra egin zuten denek, Jainkoak alaitasunez bete baitzituen. Emakumeak eta haurrak ere pozik ibili ziren, eta Jerusalemgo poz-oihuak urrutitik entzun zitezkeen.
44 Egun hartan, halaber, lehen fruitu eta hamarrenen gordelekuak zaintzeko arduradunak jarri ziren. Gizon hauek legeak apaiz eta lebitarrentzat agintzen zuen partea hiri-inguruetan bildu eta toki horietara eramaten zuten. Pozik zegoen Judako jende guztia, apaiz eta lebitarrak beren zerbitzu-lanetan ari zirelako.