8 Asko nahigabetu ninduen honek eta gelatik kanpora jaurti nituen Tobiasen gauza guztiak.
9 Gero, gelaren garbikuntza egiteko agindu nuen, eta Jainkoaren etxeko tresnak, oparigaiak eta intsentsua berriro bertara ekarrarazi nituen.
10 Jakin nuen, gainera, lebitarrei ez zitzaiela ematen zegokien partea eta, horregatik, lebitarrek eta kantariek, beren zerbitzua bete beharrean, beren herrietara alde egin zutela.
11 Agintariei errieta egin nien Jainkoaren etxea bazter utzi zutelako. Gero, lebitarrak eta kantariak bildu eta beren lekuetan jarri nituen berriro.
12 Orduan, judu guztiak gari, ardo eta olioaren hamarrenak biltegietara berriro ekartzen hasi ziren.
13 Eta biltegiak Xelemias apaizaren, Tzadok lege-maisuaren eta Pedaias lebitarraren ardurapean jartzeko agindu nuen, Zakurren seme eta Mataniasen iloba zen Hanan lagun zutela, jendeak gizon zintzotzat baitzeuzkan. Horiek banatzen zieten beren ahaideei zegokien partea.
14 «Ene Jainko, gogoan izan hau guztia, ez ahaztu nire Jainkoaren etxearen alde eta horko zerbitzuaren alde egin dudan guztia!»