21 Harantzago, Akotzen iloba eta Uriasen seme zen Meremotek, Eliaxiben etxeko atetik etxe beraren ertzerainoko sailean jardun zuen.
22 Ondorengo sailetan, ingurutik etorritako apaizak ari izan ziren.
23 Benjamin eta Haxubek beren etxe aurreko sailean egin zuten lan, eta Ananiasen iloba eta Maaseiasen seme Azariasek, aldiz, bere etxe ondoan.
24 Henadaden seme Binuik Azariasen etxetik Zokorainoko sailean.
25 Uzairen seme Palalek, berriz, Zokotik errege-jauregiaren gainaldeko dorreraino, kartzelako patiotik hurbil. Paroxen seme Pedaias
26 eta Ofel auzategian bizi ziren tenpluko laguntzaileak ekialderantz aritu ziren, Ur-atearen eta aipaturiko dorrearen aurrean.
27 Ondorengo sailean Tekoako bizilagunek egin zuten lan, esandako dorre handiaren aurretik Ofelgo harresiraino.