12 Hargin guztiek ezpata gerrian zeramatela egiten zuten lan. Turuta-jotzailea neure ondoan nuen.
13 Eta, esan ere, esan nien handiki, agintari eta herriko gainerako jendeari: «Lana handia eta zabala dugulako, harresi gainean sakabanatuta gabiltza, bata bestearengandik urrun.
14 Beraz, turuta-hotsa entzuteaz batera, edonon zaudetela ere, bil zaitezte guregana. Gure Jainkoa borrokatuko da gure alde».
15 Honela jarraitu genuen lanean egunsentitik izarrak agertu arte, jendearen erdiak lantza eskuan zuela.
16 Agindu hau ere eman nien: «Guztiek, beren laguntzaileekin, Jerusalemen igaroko dute gaua. Horrela, gauez guardia egingo dugu eta egunez lanari ekingo».
17 Nik neuk eta nire senide laguntzaile eta guardiakoek ere erantzi gabe egiten genuen lo, armak eskura genituela.