11 Lebitarrak ere herria lasaitu nahirik zebiltzan, esanez: «Ixo, gaurko hau egun santua da; ez egon triste!»
12 Joan zen, bada, herri osoa jan/edatera, eta zer janik ez zuenari ere banatu zioten; pozaren pozez egin zuten jai, ulertu baitzituzten entzundako hitzak.
13 Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege-maisuaren ondora bildu ziren legeak irakasten duena hobeki aztertzeko.
14 Eta Jaunak Moisesen bidez eman zuen legean agindu hau aurkitu zuten: israeldarrek etxoletan bizi behar zutela zazpigarren hileko jaietan,
15 eta Jerusalemen eta beste hiri guztietan hauxe iragarri behar zutela: «Atera mendira eta ekarri handik olibondo, pinu, mirto, palmondo eta orridun zuhaitzen adarrak, etxolak egiteko».
16 Orduan, adarrak ekartzera joan eta etxolak egin zituen herriak: batak bere etxe gainean, besteak Jainkoaren etxeko atarietan nahiz Ur-ateko plazan nahiz Efraimen ateko plazan.
17 Erbestetik etorritako guztiek egin zituzten etxolak eta horietan jarri ziren bizitzen. Nunen seme Josueren garaietatik ez zuten halako jairik egin israeldarrek! Hango poza guztiena!