10 Zigortzea erabaki dut:herriak haien aurka bilduko dira,behin eta berrizko bekatuenordaina emateko.
11 «Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,garia jotzen gogotsua.Haren lepo ederrarenondotik pasa nintzenean,uztarria lotu nion Efraimi,Judak goldean egin zezan,eta Jakobek arean.
12 Esan nien:Erein zuzentasuna,eta maitasuna jasoko duzue.Landu soro berria.Orain duzue garaiaJauna bilatzeko,etorri eta euria bezalasalbamena isur diezazuen.
13 Baina zuek, gaiztakeria landueta zuzengabekeria jaso zenuten,eta faltsukeri fruituak jan.Zeure indarreanjarri zenuen itxaropena,zeure gudari-kopuruan.
14 Horregatik, guda-hotsa aterako dazure herriaren aurka,eta zure gotorlekuakerraustuak izango dira,Xalman erregeak Bet-Arbelerraustu zuen bezala;gudu hartan,amak beren seme-alaben kontrazanpatu zituzten.
15 Horra zer egingo dizuedan zuei ere,Israelgo jende horri,zeuen neurrigabekogaiztakeriagatik.Eguna argitu orduko,Israelgo erregearenazkena izango da.