5 Efraim Egiptora itzuliko da,Asiria izango du nagusi,ez baitu niregana itzuli nahi izan.
6 Bere hirietan ezpatak erasoko dio,babeslekuak hauts bihurtuko dizkio,beraien burutazioengatik.
7 Nire herriak ez du inola ereniregana itzuli nahi;begiak Goikoarenganajasotzen ditu,baina inork laguntzen ez.
8 «Nola utziko zaitut, Efraim?Nola zapuztuko zaitut, Israel?Nola zu bertan behera utzi,Adma utzi nuen bezala?Nola egin zuri,Tzeboimi egin niona?Ikara degit bihotzak,gupidaz beterik.
9 Ez diot haserreari pizten utziko,ez dut Efraim berriro desegingo,Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia;santua ni zuen artean,eta ez natorkizuehaserre-suminez».
10 Jaunaren ondoren joango dira.Jaunak lehoiak bezala orro egin,eta haren seme-alabakikaraz etorriko dira sartaldetik.
11 «Txoriak bezala,dardaraz etorriko dira Egiptotik,usoak bezala, Asiriatik.Beren etxeetanjarriko ditut bizitzen.Hala diot nik, Jaunak.