1 «Gezurrez inguratua naukaEfraimek,faltsukeriaz Israelek.Baina JudaJainkoarekin dago oraindik,leial zaio Santu-santuari.
2 Israel haizez mantentzen da,hego-haizearen ondoren dabilegun osoan.Gezurra gezurraren gain,gogorkeria gogorkeriaren gain.Asiriarekin ituna egiten du,Egiptorekin salerosketan dabil».
3 Auzitara jo du JaunakJudako herriaren aurka,bere jokabideagatik Jakobikontuak eskatzeko,bere egintzen ordaina emateko.
4 Oraindik amaren sabelean zegoela,anaiari iruzur egin zion Jakobek.Gizondu zenean,borroka egin zuen Jainkoarekin.
5 Aingeru batekin borroka egineta garaitu,negar egineta onespena lortu zuen.Betelen aurkitueta bertanmintzatu zitzaion Jainkoa: