6 «Jauna, Jainko ahalguztiduna,Jauna du izena».
7 Beraz, Israel, itzul zaitezzeure Jainkoarengana,jokatu maitasunez eta zuzenbidez,izan uste on etengabeJainkoarengan.
8 Honela dio Jaunak:«Kanaandar honek, ordea,pisu faltsua darabil,engainua du maite.
9 Efraimek honela dio:“Bai, aberastu egin naiz,ondasun handiak bildu ditut,baina nire irabazietan ez du inorkbekatu edo hutsegiterik aurkituko”.
10 Baina ni, Jaun hau,zure Jainkoa naizEgipton zeundenetik.Oihal-etxoletan biziarazikozaitut berriro,basamortuan elkar aurkitugenuenean bezala.
11 Profetei hitz egin nien,ikuskariak ugari eman nizkieneta, orain ere, profeten bitartezegiten ditut neure oharpenak.
12 Galaadeko jendea gaizkilea bazen,haiek hutsaren hurrengo dira.Gilgal-enzezenak eskaintzen zituzten;baina haien aldareak ez dirasoroetako harri-piloa besterik».