9 Efraimek honela dio:“Bai, aberastu egin naiz,ondasun handiak bildu ditut,baina nire irabazietan ez du inorkbekatu edo hutsegiterik aurkituko”.
10 Baina ni, Jaun hau,zure Jainkoa naizEgipton zeundenetik.Oihal-etxoletan biziarazikozaitut berriro,basamortuan elkar aurkitugenuenean bezala.
11 Profetei hitz egin nien,ikuskariak ugari eman nizkieneta, orain ere, profeten bitartezegiten ditut neure oharpenak.
12 Galaadeko jendea gaizkilea bazen,haiek hutsaren hurrengo dira.Gilgal-enzezenak eskaintzen zituzten;baina haien aldareak ez dirasoroetako harri-piloa besterik».
13 Mesopotamiara ihesi joaneta bertan morroi egon zen Jakob,emakume baten truke.Emakume batengatik zituenardiak zaindu.
14 Baina Jaunak profeta baten bidezatera zuen Israel Egiptotiketa profeta baten bidezzuen zaindu.
15 Efraimek saminkinahigabetu du Jainkoa:Jaunak lepora botako dioisuri duen odola,eta berari itzuliko bere irainak.