11 Haserreturik, erregea eman nizuneta, sumindurik,kendu egingo dizut orain.
12 Efraimen bekatua gogoan daukat,haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.
13 Haur zoro baten antzeko da Israel:amari erdiminak iristean,ez da aterabidean jartzen.
14 Eta Hildakoen Egoitzatikatera egingo ote ditut?Heriotzatik askatu egingo ote ditut?Herio, non dituk heure izurriak?Herio-leize,non dituk heure gaitzak?Ez dut gupidarik bihotzean».
15 Efraim bere senideen arteanjori ageri bada ere,hego-haizea bidaliko du Jaunakbasamortuan gora:Efraimen urburua lehortuko du,iturriak agortuko.Altxorreko bitxi eder guztiakeraman egingo dizkiote.