2 Oraindik ere bekatu eginezjarraitzen dute:beren zilarrez, jainko-irudiakmoldatzen dituzteberen asmamenaren arabera,artisau-lan hutsa guztia.Baina sakrifizioak eskaini beharomen zaizkie.Gizakiak zekorrei musuka!
3 Horregatik, goiz-lainoarenantzeko izango dira,berehala kentzen duengoiz-ihintzaren antzeko;haizeak larrainetik urruti daramanlasto-izpiaren eta tximiniatik doankearen antzeko.
4 Honela dio Jaunak:«Baina ni, Jaun hau,zure Jainkoa naizEgipton zeundenetik.Ez duzu ni beste jainkorikaitortu behar,ez baita nitaz kanpobeste salbatzailerik.
5 Nik zaindu zintudan basamortuan,lur idorrean.
6 Janaritu nituen eta ase ziren.Baina ase orduko,harrotu egin zireneta ahaztu egin ninduten.
7 Beraz,lehoi bihurtuko naiz haientzat,lehoinabarra bezalaegongo natzaie zelatan.
8 Umeak harrapatu dizkiotenhartz amak bezala egingo diet eraso,bularra urratuko diet.Lehoi amak bezala irentsiko ditut,basapiztiek sarraskituko dituzte.