18 Rutek bere erabakia harturik zeukala ikusirik, amore eman zuen Noemik.
19 Eta Belenerantz abiatu ziren. Iristean, herri osoa asaldatu zen eta emakumeek hau zioten:—Noemi bera ote da hau?
20 Noemik erantzuten zien:—Ez deitu niri gehiago Noemi —zorioneko—, Mara —zoritxarreko— baizik, Jainko Ahaltsuak zoritxarrez bete bainau.
21 Asebeterik alde egin nuen hemendik; Jaunak, ordea, esku-hutsik itzularazi nau. Zergatik deitzen didazue oraindik ere Noemi, Jaun ahalguztiduna aurka jarri zaidanean eta honelako zoritxarra erakarri didanean?
22 Honela itzuli zen Noemi Moabetik Rut bere errain moabdarrarekin. Garagarra igitatzen hasteko garaian iritsi ziren Belenera.