5 hil ziren Mahlon eta Kilion ere. Noemi, ez senar ez seme, bakarrik gelditu zen.
6 Gerora, Moab lurraldean zegoelarik, entzun zuen Noemik Jauna bere herriari aldeko agertu zitzaiola uzta ugaria emanez.
7 Hala, bere bi errainekin, Moab uzteko prestatu eta Judarantz abiatu ziren.
8 Baina, bidean, honela mintzatu zitzaien Noemi:—Tira, itzul zaitezte zeuen etxera, nor bere amarenera. On izan bekizue Jauna, zuek niretzat eta hildakoentzat on izan zareten bezala.
9 Jaunak eman biezazkizue beste senar eta etxe bana.Orduan, Noemik besarkatu egin zituen bere errainak, agurtzeko. Baina hauek, garrasika, negarrari eman zioten,
10 eta esan:—Ez! Zurekin joan nahi dugu zure herrira.
11 Noemik erantzun zien:—Itzul zaitezte, ene kutunok. Zergatik nahi duzue nirekin etorri? Honezkero izan ote dezaket nik beste semerik zuei senartzat emateko?