2 Adizu, bere morroiekin lan egiten utzi dizun gizon hori, Booz delakoa, hurbileko ahaide dugu. Gaur arratsean garagarra garbitzen arituko da.
3 Txukundu, usain gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez. Zoaz gero, garagarra garbitzen ari den lekura. Ez bedi, ordea, zutaz ohartu jate-edatea bukatu arte.
4 Jakizu ongi non etzaten den lotarako. Eta lotara doanean, hurbil zakizkio, altxatu haren estalkia eta etzan haren oinetan. Hortik aurrera, berak adieraziko dizu zer egin.
5 Rutek erantzun:—Zuk esan guztia egingo dut.
6 Larrainera jaitsi zen Rut eta amaginarrebak gomendatua zehatz-mehatz egin zuen.
7 Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen, eta jarraian garagar-pila baten ondoan etzan zen lotarako. Rut isilka hurbildu, haren estalkia altxatu eta haren oinetan etzan zen.
8 Gauez, hotzak esnatu zen Booz; burua jaso eta horra non ikusten duen emakumea bere oinetan etzanik.