7 Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen, eta jarraian garagar-pila baten ondoan etzan zen lotarako. Rut isilka hurbildu, haren estalkia altxatu eta haren oinetan etzan zen.
8 Gauez, hotzak esnatu zen Booz; burua jaso eta horra non ikusten duen emakumea bere oinetan etzanik.
9 —Nor zaitut? —galdegin zion.Emakumeak erantzun:—Rut nauzu, zeure mirabea. Hurbileko ahaide zaitudanez, legez nitaz arduratu beharra duzu. Har nazazu, arren, emaztetzat.
10 Boozek, orduan:—Jaunak bedeinka zaitzala. Oraingoan lehen baino leialtasun handiagoa agertu diozu zeure amaginarrebaren familiari. Ez zara mutil gazte, txiro nahiz aberats, baten atzetik joan.
11 Ea, bada, ez izan beldur. Eskatuko didazun guztia eginen dut. Herrian jende guztiak daki emakume jatorra zarena.
12 Egiaz hurbileko ahaide nauzu eta legez zurekiko erantzukizuna dut. Baina bada hemen ni baino hurbilagokoa duzun ahaiderik.
13 Zaude hemen gaur gauean. Bihar goizean ikusiko dugu zurekiko ardura bere gain hartzen duen. Hala eginen balu, bejondeiola! Bestela, zin dagit Jaun biziarengatik, neure gain hartuko dudala zurekiko erantzukizuna. Etzan zaitez eta egizu lo egunsentia arte.