13 Booz Rutekin ezkondu zen eta Jaunak bedeinkatu egin zuen Rut: haurdun gelditu eta semea izan zuen.
14 Emakumeek honela ziotsoten Noemiri: «Gora Jauna! Berak eman baitizu gaur zainduko zaituen biloba. Izan bedi hau Israel herrian ospetsu.
15 Bizitza suspertuko dizu eta zahartzaroa atseginez beteko, maite zaituen errainak biloba eman baitizu: zazpi seme baino hobea duzu bera».
16 Noemik haurra semetzat hartu zuen eta zaindu.
17 Auzo-lagunek honela zioten: «Semea jaio zaio Noemiri».Eta Obed deitu zioten. Obed Jeseren aita izan zen; Jese, berriz, Davidena.
18-22 Hona hemen Peretzengandik Davidenganainoko arbaso-zerrenda: Peretzek Hetzron sortu zuen, honek Ram, honek Aminadab, honek Nahxon, honek Salmon, honek Booz, honek Obed, honek Jese eta honek David.