16 Urez ase dira Jaunaren zuhaitzak,hark landaturiko Libanoko zedroak;
17 bertan egiten dute txoriek habia,ipuruetan zikoinak etxea.
18 Mendi garaiak ahuntzentzat dira,harkaitzak azkonarren gordeleku.
19 Ilargiak urtaroak finkatzen ditu,eguzkiak badaki noiz ezkutatu.
20 Iluna zabaltzean, badator gaua:basapiztia denak harat-honat dabiltza.
21 Lehoikumeek orro dagite harrapakin bila,Jainkoari janari eske.
22 Eguzkia irtetean, haiek barrura,beren gordelekuetan etzatera.