38 Poztu egin zen Egipto haiek irteteaz,haienganako beldur-ikarak hartuak baitzituen.
39 Lainoa zabaldu zuen haiek estaltzekoeta sua gauez argi egiteko.
40 Haiek eskatu eta galeperrak bidali zizkien,zeruko ogiz ase zituen.
41 Hark harkaitza zulatu eta ura atera zen,eta ibaika joan basamortuan barrena.
42 Gogoan izan zuen bere agintzari sakratua,Abraham bere zerbitzariari egina.
43 Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria,poz-oihuka bere aukeratuak.
44 Nazio arrotzen lurraldeak eman zizkieneta herrien ondasunez jabetu ziren,