1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue:«Alde mendira, hegaztiak bezala!
2 Gaiztoek uztaia tenkatu baituteeta gezia uztai-harian jarri,bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.
3 Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?»
4 Jauna bere tenplu santuan dago, zeruan du tronua:begira-begira dago munduari, gizakiak ditu aztertzen.
5 Jaunak zintzoa du aztertzen,gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen.
6 Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera!Izan bedi haize kiskalgarria horien zoria!