17 Ez, ez naiz hilko, biziko baino,Jaunaren egintzak kontatzeko.
18 Bai, gogor zigortu nau Jaunak,baina heriotzara eraman ez.
19 Zabaldu niri garaileen ateak,Jauna gorestera sar nadin.
20 Hona Jaunaren atea: sar bitez hemendik garaileak!
21 Eskerrak zuri, Jauna, erantzun didazulako,nire salbatzaile izan zarelako.
22 Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
23 Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri.