22 Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
23 Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri.
24 Hauxe da Jaunaren ekintza-eguna:alai gaitezen eta poztu berarengan!
25 Otoi, Jauna, eman garaipena!Otoi, Jauna, eman arrakasta!
26 Bedeinkatua Jaunaren izenean sartzen dena!Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaitugu.
27 Argi egin digu Jainko Jaunak egiaz.Egin prozesioa, abarrak eskuetan, aldarearen ertzetaraino.
28 Zu nire Jainko, eskerrak zuri! Ene Jainko, gora zu!