1 Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2 Salba gaitzazu, Jauna!Bukatu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean!
3 Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri,ezpainez lausengari, bihotzez maltzur.
4 Ebaki beza Jaunak ezpain lausengari oro,handikeriaz mintzo diren mihiak.
5 Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu;geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?»
6 Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako,behartsuak intzirika ari direlako,oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena».