3 Noiz arte egon behar dut kezkaturik,bihotza etengabe penaturik? Noiz arte etsaiaren menpe?
4 Begira, erantzun, Jauna, ene Jainko!Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har,
5 ez dezan etsaiak esan: «Garaitu dut».Ez bedi nire arerioa nire hondamendiaz poztu!
6 Zure maitasunean dut konfiantza;poz nadila barru-barrutik zure garaipenaz.Orduan, kantuz ekingo diot Jaunari, egin didan onarengatik.