1 Daviden salmoa.Jauna, deika naukazu, zatozkit bizkor!Entzun nire ahotsa, nik dei egitean.
2 Nire otoitza izan bedi zure aurrean intsentsua bezala,nire esku altxatuak arrats-oparia bezala.
3 Ipini, Jauna, jagolea nire ahoari,zaindu nire ezpainetako atea.
4 Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen,ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten:ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan.
5 Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak,baina ez dezala nire buruak gaiztoen olioz distira egin.Otoitzean iraungo dut nik, haien ohitura okerren kontra.
6 Epaile duten Harkaitzaren kontra amildu dira,atsegin hartu baitzuten niri entzutean: