1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Zeruek Jainkoaren aintza kontatzen dute,ortziak haren eskuen lana adierazten.
3 Egun batek besteari mezua ematen dio,gau batek besteari jakinarazten,
4 mintzorik eta hitzik gabe:entzun ezinekoa da haien ahotsa.
5 Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa,munduaren bazterreraino haien hizkera.Han ipini dio Jainkoak egoitza eguzkiari.
6 Senarra ezkontza-gelatik bezala irteten da,atleta gisa, bere lasterketa egitera pozik;
7 zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira:haren berotik ezin libratu ezer!