4 Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,Jaunak iseka haien lepotik.
5 Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:
6 «Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, neure mendi santuan».
7 Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:«Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.
8 Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,lur osoaren jabe egingo zaitut.
9 Burdinazko makilaz hautsiko dituzu,buztinezko ontzia bezala puskatuko».
10 Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok;zentza zaitezte, munduko agintariok.