3 Zuregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo;bai, ordea, arrazoirik gabe baztertzen zaituztenei!
4 Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun.
5 Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa;zuregan itxaron dut etengabe.
6 Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:betidanikoak dituzu.
7 Ez gogoratu, ordea, Jauna, nire gaztetako bekatuaketa nire errebeldiak.Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.
8 Ona eta zuzena da Jauna,eta bidea jakinarazten die bekatariei.
9 Apalak zuzenbidetik daramatza,bere bidea erakusten die apalei.