2 Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!Nire etsaiei ez diezu nire lepotik pozten utzi.
3 Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu dizut,eta sendatu nauzu.
4 Jauna, Herio Leizetik atera nauzu;hilobira jaistear nengoela, biziberritu.
5 Kanta Jaunari, haren fededunok,goretsazue, santua dela gogoratuz.
6 Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako.Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz.
7 Lasaialdian hau pentsatu nuen:«Ez dut sekula koloka egingo».
8 Zeure onginahiaz, Jauna,mendia bezain tinko ezarria ninduzun.Baina aurpegia gorde zenidan, eta larritu egin nintzen.