9 ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu.
10 Erruki, Jauna, larri naiz eta:saminaren saminez erretzen dauzkatbegiak, eztarria, gorputz osoa.
11 Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit.Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.
12 Iseka egiten didate etsaiek; areago, neure auzokoek.Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.
13 Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala,alferreko tresna bainintzan.
14 Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik.Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.
15 Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantzaeta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko».