3 Isilik egon nintzen bitartean,jota nuen gorputza, egun osoan aieneka.
4 Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra,indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.
5 Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua.Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna,eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.
6 Otoitz egin biezazu, beraz, fededunak, larri denean:uholde handia izanik ere, ez du harrapatuko.
7 Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu,askapen-kantaz inguratzen.
8 «Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko;aholku emango dizut eta zure ardura izango.
9 Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko:galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari;bestela, ezin zara hurbildu».