16 Erregea ez du gudaroste handiak salbatzen,ezta gudaria ere indar handiak libratzen.
17 Alferrik dira zaldiak garaipena lortzeko,gudaroste handia aski ez, onik ateratzeko.
18 Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak,haren maitasunean itxaropen dutenak,
19 heriotzatik libratu eta gosetean bizirik gordetzeko.
20 Guk Jaunarengan dugu itxaropena:bera dugu laguntzaile eta babesle!
21 Harengandik datorkigu bihotzeko poza,santua den harengan gure konfiantza.
22 Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,zuregan jarria baitugu esperantza!