7 Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan biltzen,ozeanoak multzotan batzen.
8 Errespeta beza Jauna lur osoak,ikara bitez haren aurrean munduko biztanle guztiak.
9 Berak esan, eta dena egin zen;berak agindu, eta dena izaten hasi.
10 Nazioen egitasmoak Jaunak ditu desegiten,herrien asmoak hutsean galtzen.
11 Jaunaren egitasmoak, berriz, betiko dirau,haren barne-asmoak menderen mende.
12 Zorionekoa Jauna Jainko duen nazioa!Zorionekoa hark beretzat aukeratu duen herria!
13 Jaunak, zerutik begira, gizaki guztiak ikusten ditu;