21 Gaiztoak maileguan hartu eta ez du itzultzen,zintzoak errukitu eta eman egiten du.
22 Jaunak bedeinkatuak izango dira herrialdearen jabe;hark madarikatuak, berriz, betiko hondatuak.
23 Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoaketa atsegin duen bidetik eramaten.
24 Estropezu egiten badu ere, ez da erortzen,eskutik heltzen baitio Jaunak.
25 Gazte izan nintzen, orain zaharturik nago:ez dut sekula ikusi zintzoa bertan behera utzia,ezta haren ondorengorik ere ogi eskean.
26 Zintzoa beti da errukitsu eta eskuzabal,bedeinkatuak dira haren seme-alabak.
27 Alde gaitzetik, egin on dena,eta beti izango duzu non bizi,