28 zuzenbidea maite baitu Jaunaketa ez ditu bere fededunak bertan behera uzten.Beti izango dute babesa;gaiztoaren ondorengotza, berriz, suntsitua izango da.
29 Herrialdearen jabe izango dira zintzoak,eta beti bertan biziko.
30 Zuzenak jakinduriaz hitz egiten du,bidezko dena esaten.
31 Bere Jainkoaren hitza du bihotzean,haren oinek ez dute huts egingo.
32 Gaiztoak zelatan egoten zaizkio zintzoari,nola hilko asmatzen.
33 Baina Jaunak ez du haien eskuetan lagako,epaitzen badute ere, ez du kondenatzen utziko.
34 Itxaron Jaunarengan eta jarrai haren bideari;berak altxatuko zaitu herrialdearen jabe izaterainoeta zeuk ikusiko duzu gaiztoaren suntsipena.