4 Izan bedi Jauna zure atsegina,eta berak emango dizu bihotzak eskatzen dizuna.
5 Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan:berak ekingo dio zure alde;
6 goizeko argia bezain distiratsu egingo du zure zuzentasuna,eguerdiko eguzkia bezain argitsu zure zuzenbidea.
7 Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan;ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka,maltzurkeriaz dabilenaren kontra.
8 Utzi haserrea, baztertu sumina,ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;
9 izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak;herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.
10 Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa,bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko.