6 goizeko argia bezain distiratsu egingo du zure zuzentasuna,eguerdiko eguzkia bezain argitsu zure zuzenbidea.
7 Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan;ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka,maltzurkeriaz dabilenaren kontra.
8 Utzi haserrea, baztertu sumina,ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;
9 izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak;herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.
10 Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa,bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko.
11 Apalak izango dira herrialdearen jabe,bake osoaz gozatuko dira.
12 Zintzoaren kontra gaiztoa azpijokoan,beraren aurka erakusten ditu hortzak.