10 Ezagunak dituzu, Jauna, nire irrika guztiak,nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan.
11 Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek,alde egin dit begietako argiak ere.
12 Nire zauriak direla eta, urrun doazkit adiskide eta lagunak,urrun gelditzen senitartekoak ere.
13 Bizia kendu nahi didatenek tranpak jarri dizkidate,kalte egin nahi didatenak egun osoan ari zaizkitmehatxuka eta makurkeriak asmatzen.
14 Baina nik gorrarena egiten dut, entzungo ez banu bezala,ez dut ahorik zabaltzen, mutua banintz bezala.
15 Eta hala bihurtu naiz, entzuten ez dueneta erantzun ezin duenaren antzeko.
16 Jauna, zuregan dut itxaropen:zuk erantzungo didazu, Jauna, ene Jainko!