15 Eta hala bihurtu naiz, entzuten ez dueneta erantzun ezin duenaren antzeko.
16 Jauna, zuregan dut itxaropen:zuk erantzungo didazu, Jauna, ene Jainko!
17 Hona nire eskaria: ez dezatela barre egin nire lepotik,ez daitezela nire kontra harro, koloka naizenean.
18 Izan ere, erortzeko zorian nago, minak ez dit alde egiten.
19 Bai, aitortzen dut errua, larritua nauka neure bekatuak.
20 Indartsu dira nire biziaren etsaiak,ugari, bidegabez gorroto nautenak,
21 onaren ordain gaitza emateneta on egiten saiatzen naizelako salatzen nautenak.