4 Kantu berria ipini dit ezpainetan,gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.Askok ikusiko dute hau eta, ikaraturik,Jaunarengan konfiantza izango.
5 Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena,idolo eta sasijainkoetara jotzen ez duena!
6 Jauna, ene Jainko, bai ugari egin dituzula mirariak!Zenbat egitasmo gure alde! Ez da zure parekorik!Aldarrikatu nahi ditut eta hots egin,baina konta ahala baino gehiago dira.
7 Ez duzu nahi izan sakrifizio eta eskaintzarik,ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik;baizik eta belarriak ireki dizkidazu, zuri entzuteko.
8 Horregatik diot: «Hemen nauzu».Liburuan agintzen zait
9 zure nahia betetzeko.Ene Jainko, atsegin dut zure legea neure barne-muinetan.
10 Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa,ez ditut ezpainak itxi, ongi dakizu, Jauna!