3 Jainkoaren egarri naiz, Jainko biziaren egarri:noiz iritsiko ni Jainkoaren aurpegia ikustera?
4 Gau eta egun malkoak ditut janari,jendea uneoro galdezka ari zaidala: «Non duk Jainkoa?»
5 Bihotza urtzen zait barruan, gogora ekarriznola joaten nintzen tenplura, Jainkoaren etxera,poz-oihuz eta gora-goraka, jai-giroan jendetzaren artean.
6 Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel? Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan! Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.
7 Ene Jainko, triste dut bihotza;horregatik zakartzat gogoraJordan aldetik, Hermon gainetik, Mitzar menditik.
8 Zure ur-jauzien burrunbadaren oihartzuna leizerik leize:zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit.
9 Jaunak bere maitasuna bidaliko dit egunezeta gorespen eta otoitz egingo diot gaueznire bizia den Jainkoari.