11 Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte.
12 Hiltzeko ardiak bezala eman gaituzu,beste nazioen artean sakabanatu.
13 Zeure herria hutsean saldu duzu,irabazirik gabe saldu ere.
14 Auzoko herrien iseka-gai egin gaituzu,ingurukoen burla eta barregarri.
15 Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri.
16 Begi aurrean dut beti neure desohorea, lotsaz gorri aurpegia,
17 mespretxu eta irainak direla eta,mendeku bila dabilen etsaia dela eta.