5 Zuk, ene Jainko eta ene errege,zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena!
6 Zuri esker jo ditugu etsaiak,zure bidez zapaldu erasotzaileak.
7 Konfiantza ez geneukan uztaian jarria,garaipena ez zigun ezpatak ematen.
8 Zuk egin gintuzun etsaien garaile,zuk utzi zenituen gorroto digutenak lotsagarri.
9 Zu goresten zintugun egunero, Jainko, zu ospatzen etengabe.
10 Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura.
11 Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte.