15 Hildakoen Egoitzara eramango dituzte ardiak bezala,Herioa izango dute artzain.Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira,haien arrastoa ezabatu egingo daeta Hildakoen Egoitza izango dute bizileku.
16 Baina Jainkoak bizirik askatuko nau niHerioaren eskupetik, eta berekin eramango.
17 Ez beldur izan norbait aberasten bada,bere etxeko ondasunak areagotzen baditu;
18 hiltzean, ez du ezer berekin eramango,aberastasunak ez dio jarraituko.
19 Bizi zenean, hala ederresten zion bere buruari:«Txaloka ari zaizkit, dena ongi doakidalako!»
20 Bere arbasoen artera joango da,sekula berriro argirik ikusiko ez dutenengana.
21 Gizaki aberatsa eta zentzugabeaakabatzen diren animalien antzeko da.