12 Gose banintz, ez nizuke zuri eskatuko,neurea baitut mundua eta bertako guztia.
13 Zekorren okela jaten dudala uste al duzu,edota akerren odola edaten?
14 Eskaini gorespena sakrifiziotzat Jainkoari,bete zeure promesak Goi-goikoari.
15 Dei egidazu larrialdian:libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu».
16 Gaiztoari, berriz, hau diotso Jainkoak:«Nola aipa ditzakezu nire arauak, nola ahotan hartu nirekiko ituna,
17 nire zentzarazpenari gorroto badiozueta nire hitzei bizkar ematen?
18 Lapurra ikustean, harekin bat egiten duzu,adulteriogileekin elkartzen zara.