5 Arrotzek eraso baitidate,gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza, Jainkoaren ardurarik gabe.
6 Baina nik Jainkoa dut lagun, Jauna biziaren benetako babes.
7 Bihur beza gaitza nire etsaiengana!Honda bitza zeharo, bere maitasunagatik!
8 Sakrifizioak eskainiko dizkizut bihotz-bihotzez,goretsi egingo zaitut, Jauna, ona zarelako.
9 Larrialdi guztietatik libratu nau Jaunak,eta etsaien porrotaz alaitzen naiz.